Legezko oharra

Orokorki, TXIKIAK HANDIREN eta bere webgunean dauden zerbitzu telematikoen erabiltzaileen arteko harremanak Espainiako legeriaren eta jurisdikzioaren mende daude.

Edukia eta erabilera

Erabiltzaileak badaki, eta onartzen du, webgune honetan sartzeak ez duela berekin ekartzen, inolaz ere, merkataritza harreman baten hasiera enpresarekin.
Webgunearen titularrak ez ditu bere egiten bere kolaboratzaileek horretan agertutako iritziak. Enpresak bere egiten du aurretik abisatu gabe bere webgunean nahi dituen aldaketak egiteko eskubidea, eta haren bidez eskaintzen diren edukiak zein zerbitzuak aldatu, kendu edo gehitu ditzake, baita hauek zerbitzarietan nola agertu edo kokatzen diren ere.

Jabetza intelektuala eta industriala

Webguneen edukiaren jabetza intelektualaren eskubideak, baita horien diseinu grafikoa eta kodeak ere, TXIKIAK HANDIAK dira eta, beraz, debekatuta dago horiek erreproduzitzea, banatzea, publikoki komunikatzea, eraldatzea edo bere webguneen edukiekin egin daiteke beste edozein jarduera, iturriak aipatuta ere; salbuespen bakarra litzateke TXIKIAK HANDIK horretarako baimena ematea era idatzian.  Enpresaren webgunean dauden merkataritza izen, marka edo edozein motatako zeinu bereizgarri guztiak beren jabeenak dira eta legeak babestuta daude.

Estekak (links)

TXIKIAK HANDIREN webguneetan estekak (links) egotea informazioa emateko besterik ez da, eta ez du inolaz ere berekin ekartzen horiei buruzko iradokizun, gonbidapen edo gomendiorik.

Konfidentzialtasuna eta datuen babesa

Datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoarekin bat, TXIKIAK HANDIK aditzera ematen dio erabiltzaileari badagoela TXIKIAK HANDIK berak eta bere erabilerarako sortutako fitxategi bat, horren erantzukizunpean dagoena eta datu pertsonalei buruzkoa dena; horren helburua da erabiltzailearekiko harremana zaintzea eta kudeatzea, baita zerbitzuaren informazio, prestakuntza eta merkaturatze lanak eta horiei lotutako jarduerak egitea ere. Baldintza orokor hauek onartzen diren unean TXIKIAK HANDIK datu batzuk eskatuko dizkio erabiltzaileari, ezinbestekoak baitira horiek zerbitzuak emateko.

Fitxategien eta galdetegien erregistroa

Erregistroaren galdetegia betetzea beharrezkoa da webgunean dauden zerbitzu guztietan sartzeko eta horiek baliatzeko. Dena dela, informazio buletinak jasotzeko zure e-posta eman beharko duzu, eta erregistropeko zerbitzu jakin batzuk erabiltzeko TXIKIAK HANDI erabiltzaile erregistratu gisa eman beharko duzu izena. Eskatutako datu pertsonalak eman ezean edo datuak babesteko politika hau onartu ezean ezinezkoa izanen da datu pertsonalak eskatzen dituen edozein promoziotan izena ematea, erregistratzea edo parte hartzea.

Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoarekin bat –datu pertsonalak babesteari buruzkoa da hori–, aditzera ematen dizugu erabiltzaile gisa erregistratzeko emandako datuak TXIKIAK HANDIRENA den fitxategi batean sartuko direla; eta ekainaren 11ko 994/1999 Errege Dekretuan ezarritako segurtasun neurriak ezarrita daudela.

Emandako datuen zehaztasuna eta egiazkotasuna

Erregistratutako erabiltzailea edo informazio buletinen harpideduna erantzule bakarra da sartutako datuei buruzko egiazkotasunaren eta zuzentasunaren aurrean, eta onartzen du TXIKIAK HANDIK ez duela inolako erantzukizunik horretan. Erabiltzaileek ziurtatzen dute, nolanahi ere, emandako datu pertsonalak zehatzak, eguneratuak eta egiazkoak direla, eta horien erantzule dira; bestalde, horiek behar bezala eguneratzeko konpromisoa hartzen dute. Erregistratutako edo harpidetu den erabiltzaileak onartzen du informazio osoa eta zuzena ematea erregistratzeko edo harpidetzeko galdetegian. TXIKIAK HANDIK ez du erantzukizunik hartzen bereak ez diren eta beste iturri batek emandako informazioen egiazkotasunaren gainean; hartara, ez du erantzukizunik hartzen informazio horren erabilerak sor litzakeen kalteen gainean. TXIKIAK HANDIK bere egiten du bere webguneetan dauden informazioa eguneratzeko, aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea, baita informazio hori mugatzeko, edo horretarako sarbidea galarazteko eskubidea ere. Onartzen da TXIKIAK HANDIK ez duela inolako erantzukizunik hartzen TXIKIAK HANDIK emandako informazioan izandako errore, akats edo gabezien ondorioz erabiltzaileak jaso litzakeen edozein motatako kalte edo galeraren gainean, baldin eta TXIKIAK HANDIrenak ez diren iturrietatik etortzen bada informazio hori.

Cookie delakoak

Eskainitako zerbitzua arintze aldera, TXIKIAK HANDIK cookie delakoak erabiliko ditu zerbitzu hobea eta pertsonalizatuagoa eskaintzeko. Cookie hori instalatzen da www.txikiakhandi.com webgunean zehar nabigatzen hasten denean. Erabiltzaileak ez badu nahi bere disko gogorrean cookie hori instala dadin, bere nabigatzaileak konfiguratu behar du horiek ez jasotzeko; horretarako zure nabigatzaileak gomendatutako prozedura erabili beharko duzu, edo, bestela, zuzenean ezabatu zure ordenagailuan. Hori eginez gero, TXIKIAK HANDIren zerbitzuen funtzionamendua motelagoa eta kalitate gutxiagokoa izan daiteke. Zure disko gogorrean cookie delako horien instalazioa dakarren aukera ez baduzu aktibatu, disko gogorra aztertzeko aukera izan dezakezu zure sistema eragilearen jarraibideen eskuliburuari eta laguntzari jarraikiz, ezagutzeko cookie horiek zer zerbitzaritatik bidaltzen diren. TXIKIAK HANDIk zure nabigazio ibilbidea gordeko du gure zerbitzuak ahalik eta hobekiena egokitzeko zuk nahiago duzunari. Erabiltzaileak espresuki onartzen du TXIKIAK HANDIk cookie delako horiek erabiltzea, horretarako baimenik berriz eskatu behar izan gabe gure webgunean sartzen den bakoitzean. Bidaltzen dizkizugun cookie horiek zure PCan gordetzen dira, honako izen honekin hasten den artxibo batean: Datuak biltzeko prozedura automatikoak transmititzen edo aktibatzen dituzten zerbitzarien izenak www.txikiakhandi.com domeinuaren mende daude.

Helburuak

TXIKIAK HANDIren eginkizunak dira jarduerak garatzea eta zerbitzuak ematea diseinu grafikoaren, informazioaren eta komunikazioaren arloan (bereziki, Internetekin eta beste edozein sarerekin erlazionatutako jarduerak, honako hauek guztiak barne: sarbideko jarduerak, gure edukiak edo besteen edukiak produzitzeko, banatzeko eta/edo erakusteko jarduerak, atariko jarduerak eta merkataritza elektronikoko jarduerak).
Adingabeak

Gure zerbitzuak adingabeei zuzentzen bazaizkie TXIKIAK HANDIk baimena eskatuko die gurasoei edo tutoreei horien datu pertsonala biltzeko, edo, bestela, datuen tratamendu automatizaturako.

Datuak beste batzuei uztea

TXIKIAK HANDIk ez dio daturik utziko beste inori.Datuak eskuratu, zuzendu, ezabatu eta horien tratamenduaren aurka egiteko eskubideak
Zure jakinarazpenak bidaltzeko edo datuak eskuratu, zuzendu, ezabatu eta horien tratamenduaren aurka egiteko eskubideak erabiltzeko Interneteko soporte@ilune.com helbidera jo dezakezu. Eskubide horiek erabiltzeko, eta Datuak Babesteko Agentziaren 1/1998 araua –urtarrilaren 19koa– betetze aldera, beharrezkoa da zuk zure nortasuna egiaztatzea TXIKIAK HANDIri, Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia bidalita, edo Zuzenbidean baliozkoa den beste edozein bide erabilita.

Segurtasun neurriak

TXIKIAK HANDIk Legeak datu pertsonalak babesteko eskatzen dituen segurtasun mailak prestatu ditu, eta, horiez gainera, bere esku dauden gainerako bitarteko edo neurri teknikoak instalatzen saiatzen da, TXIKIAK HANDIri emandako datu pertsonal horiek gal ez daitezen, edo horien erabilera okerra, aldaketa, baimenik gabeko sarbidea eta lapurreta gerta ez dadin. TXIKIAK HANDI ez da erantzule izanen berari ez dagozkion arrazoien ondorioz interferentziek, omisioek, etenaldiek, birus informatikoek, telefono matxurek edo sistema elektroniko honen funtzionamendu operatiboaren deskonexioek eragindako kalte edo galerez, TXIKIAK HANDIrenak ez diren arrazoiak tartean badira. Era berean, telefono-linearen funtzionamendu kaskarrak edo gehiegizko kargak eraginda, sistema elektroniko hau, Internet edo bestelako sistema elektronikoak erabiltzean horiek atzeratu edo blokeatzen badira, ez da horren erantzule izanen. Ezta beste inor TXIKIAK HANDIren kontroletik kanpo eta legez kontra webgunean sartzeak eragin ditzakeen kalteen erantzule ere. Nolanahi ere, erabiltzaileak ezagutu behar du Interneten segurtasun neurriak ez direla menderaezinak.

Onartzea eta baimena ematea

Erabiltzaileak adierazten du datu pertsonalen gaineko baldintzei buruzko informazioa jaso duela, eta onartzen duela eta baimena ematen duela TXIKIAK HANDIK horien tratamendu automatizatua egiteko, datu pertsonalak babesteko politika honetan adierazitako moduan eta helburuetarako. Atarian ematen diren zerbitzu batzuek baldintza partikularrak izan ditzakete, datu pertsonalen babesaren gaian aurreikuspen espezifikoak izanda.

Eskumen judiziala

Espainiako Legeak arautzen ditu baldintza orokor hauek. Gatazkaren bat gertatuz gero, alderdiek onartzen dute erabiltzailearen helbideari dagozkion epaitegi eta auzitegien mende daudela hori konpontzeko, beste edozein foruri uko eginik

San Fermin Ikastola Ikastolen Elkartea Nafarroa Nafarroa Oinez Kukuxumusu iLUNE